XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seinale, zein ahalbide gutxi zegoen inon aukeran.

Exkixu fraide batek emandako irakurgai baten bidez hasten da alfabetatzen (euskara neure kasa ikasten); apez batekin solasean jazten da euskarari buruz; hitz zailak apuntatuz eta, aberasten du bere euskara; azken orduko idazle modernoak, Argia astekari eta bertsolariak dira haren elikadura guztia.

Bientzat Etxaide da inportantea, ez Aresti edo ez dakit zein.

Orixe, bai.

Inoiz alfabetatzearen historia idazten bada, alfabetakuntza autodidaktikaren faseak lehen kapitulu lodi bat beharko du.

Historiarekikoan diferentzia berdintsua errepara dezakegu.

Exkixuk historiarekin modu esistentzial pertsonalean egiten du topo: aitonaren oroipenekin, bere auzoko karlistadetako pasadizoekin; Txikiarentzat historiak balio politikoagoa, kontzeptualagoa dauka.

Exkixuk Santakruz aipatzen du, Txikiak Arana Goiri.

Historiarekin Exkixu giza kate luze baten katenbegi bihurtuta sentitzen da: eta denboraren joanaren zorabioa senditu nuen lehenengo aldiz; eta, une berean, barne-barnetik, neure hankak Altzaako lur-sailetan sustraiturik neuzkala (or. 56).

Bere bokazio politikoak eta borroka armatuak ere gizadia eta izadia anaikortzea izanen du helburua.

Justiziazko ordenu bat munduan zatitxo batean bederen ezartzea.